
ERASMUS+
Fraisoro eskolako irakasleak Erasmus bidaian izan ditugu.


ERASMUS+ IRAKASLEAK FABRIANORA
Fraisoroko bost irakasle Italiako Fabriano herrian izan gara Erasmus + programaren bidez, Nekazaritza eta Basogintzak gaiak ardatz hartuta.
Gauza interesgarri anitz ikusteko aukera izan dugu eta bertan ikusi eta azaldu dizkiguten hainbat ideia eta kontu, eskolan martxan jartzeko lana ekarri degu. Baita etorkizunean gure ikaleentzako praktika-leku interesgarri izan daitezkeenak ere.
MOREA/VIVARELLI Nekazaritza eskola ezagutzeko aukera izan dugu, bertako irakasle taldea eta ikasketa planak.
Ikastetxearekin harremana duten ustiategien artean, IL GELSO ustiategia ezagutzera eraman gintuzten: ganaderitza, zereal ekoizpen ekologikoa, ekoizten dutenaren salmenta zuzena eta nekazal turismo bikaina.
Oso interesgarria baita THE GREEN KING, artisau-garagardoa egiteko Lupulu ekoizpenaren inguruan ikusitako eta jasotako azalpenak.
CARSETTI nekazaritza ustiategi familiarra. Fabrianoko ohiko salamia egiteko prozesuaren erakustaldia: birrintzea, enbutitzea, eskuz lotzea, lehortzea eta ontzea
BISCI upategiko enologoak bertako ardo txuriaren ekoizpen prozesua azaldu zigun.
COMUNITÁ MONTANA mendiko lanak programatu, antolatu eta gainbegiratzeaz eta ingurumena kontrolatu eta babesteaz arduratzen den eskualdeko erakundea da. Bertako teknikari batzuk mendiaren kudeaketaren nondik norakoak azaldu zizkigun eta ibilaldi gidatu bat egin, bertako fauna eta flora azalduz.







Ledereen heel erg bedankt!
#tknika #fpeuskadi #passionforflowers #floraholland