GURE INSTALAZIOAK
Eskolak dituen azpiegituretan, aipatzekoak dira, abeltzaintza ustiategiak (oilo eta untxiak), haragitako behiak (piriniar arrazakoak) eta artaldeaz gain, esnetarako behiak, informatikoki kudeatu eta robotaren bidez jeizten direnak. Behien ustiapenerako 20 hektareako lursaila dago, ikasleek bazka-ekoizpena, makineriaren erabilera eta agronomiako praktikak egin ditzaten, beti ere makineria eta lanabes egokiak erabiliz. Ikasleek egin beharreko eskola praktiken aukerak zabaltzeko, hitzarmenak izenpetu dira punta -puntako nekazaritza eta abeltzaintza enpresekin, Landa Garapeneko Elkarteekin, Administrazioarekin, eta abar.
Hauetaz gain, 4.000 m2 baino gehiagoko negutegi lursaila du. Negutegi horietan, barazkiak eta landare apaingarriak ekoizten dira teknikarik modernoenak erabiliz. Negutegi mota ezberdinak daude eta makina nahiz tresna modernoenez hornitutako tailerrak. Gainera, besteak beste, instalazio hauek daude: erletegia, nekazaritzako praktiketarako laborategia, sagardotegia, estazio meteorologikoa, zuhaitzen eta zuhaizken bilduma, fruta-arbolak, baso autoktonoa, txakolin-mahastia, lorategiak eta lorezaintzako nahiz basozaintzako makinak.
Gure eskolak, ikasle-egoitza , jantoki eta garraio zerbitzuak ere baditu.

LIBURUTEGIA
Arloei lotutako aldizkari eta liburu espezializatuak. Kontsultarako edota mailugarako.
IKASGELAK
Baliabide teknologiko eta pedagogiko egokiez hornituak, metodologia berrietara egokituta.

NEGUTEGIAK
4000m2-ko negutegi lursaila dugu. Barazkiak, baso landareak eta landare apaingarriak ekoizteko.

MAKINARIA
Ikasleek praktikak egiteko beharrezkoak diren arloko makinaria espezializatua.
OILOTEGIAK
Europako araudia jarraituz antolatutako instalazioak.

IKUILUAK
Eskolak dituen azpiegituretan, aipatzekoak dira, abeltzaintza ustiategiak (oilo eta untxiak), haragitako behiak (piriniar arrazakoak) eta artaldeaz gain, esnetarako behiak.