26 | 27 IKASTURTEKO ESKAINTZA
Fraisoro Eskolak eta LANBIDE erakundeak elkarlanean, profesionalen eskura jar tzen dugun tresna bat da prestakuntza hau: Profesionaltasun ziurtagiriak, pertsona aktiboen etengabeko prestakuntza eta eguneratzea, langabetuentzat ikastaroak, enpresen barne-prestaketa eta abar.
OINARRIZKO HEZIKETA
Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan eragiketa osagarriak egitea, besteak beste, nekazaritzako laboreekin, abereak maneiatzearekin eta nekazaritzako elikagaiak ontziratu eta banatzearekin lotutakoak, nagusien jarraibideei edo lan-planari jarraiki, adierazitako kalitatearekin lan eginez, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak, animalien ongizateari, elikagaien segurtasunari eta abeltzaintzako jardunbide egokiei buruzkoak betez, eta ahoz eta idatziz komunikatuz, euskaraz zein gaztelaniaz, bai eta atzerriko hizkuntzaren batean ere.
ERDI MAILA
Lorezaintza eta loregintza
Kanpoko nahiz barneko lorategiak eta kirol soropilak ezarri, mantendu eta eraberritu, eta landare ekoizpen eta loregintza arduerak aurrera eraman, beti ere makinaria eta instalakuntzak erabili eta mantenduz, ingurumen-babesari, kalitatete kontrolari eta laneko arriskuen prebentzioari dagozkien araudiak beteaz.
Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta azpiproduktuak lortzea, kalitate eta errentagarritasun-irizpideak kontuan izanda; ekoizpen-lanak, instalazioak eta tresneria mantenua eginez; eta ingurumen-babesari, laneko arriskuen prebentzioari, animalien ongizateari eta elikagaien segurtasunari buruzko legedia aplikatuz.
Elikagaiak eraldatzeko teknikaria
Elikagaiak elaboratzea eta ontziratzea, produkzio eta kalitateko planen arabera, eta, horretarako, tresneriaren lehen mailako mantentzea egitea eta elikagaien higienearen eta segurtasunaren arloan, ingurumen babesaren arloan eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatzea.
GOI MAILA
Basoa eta natura ingurunearen kudeaketa
Mendiko eta mintegietako lanak programatzea, antolatzea, gainbegiratzea eta, hala badagokio, egitea, eta, eginkizun horretan, natura-ingurunea kontrolatzea eta babestea eta pertsonak ingurumena kontserbatzeko eta hobetzeko trebatzea, beti ere, kalitate planak, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak babestekoak indarreko legeriaren arabera aplikatuta.
Abeltzaitza eta abere-osasunari laguntzeko goi-mailako teknikaria
Abeltzaintzako ekoizpena kudeatzea eta albaitaritza-taldeei laguntzeko lan espezializatuak egitea, erabilgarri dauden baliabide materialak eta giza baliabideak programatuz eta antolatuz, eta ekoizpen, kalitate, abereen osasun eta ongizatea bermatzea, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumen-babes arloetako planak aplikatuz, indarreko legediaren arabera.
ESPEZIALIZAZIOA
Lore-arteko Espezializazioa
Lore eta landare natural eta/edo artifizial, lehor eta/edo zainduekin egindako mota guztietako konposizioak egitea/prestatzea, aurkeztea eta merkaturatzea, artisau-elaborazioaren eskakizunak errespetatuz eta sormenez eta berrikuntzaz teknika egokiak aplikatuz, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudia betez.
