Lore-artea 1

LORADENDAK eta LORE ARTEA

Loradenda eta lore artea espezialitatea

Espezializazio-ikastaro honen konpetentzia orokorra da lore eta landare natural eta/edo artifizial, lehor eta/edo zainduekin egindako mota guztietako konposizioak egitea/prestatzea, aurkeztea eta merkaturatzea, artisau-elaborazioaren eskakizunak errespetatuz eta sormenez eta berrikuntzaz teknika egokiak aplikatuz, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudia betez.

ANTOLAKETA

600 orduko urtebeteko zikloa. "D" hizkuntza-eredua.

AUKERA PROFESIONALAK

Zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak honako hauek dira: norberaren edo besteren konturako lore-saltzaileak, establezimendu fisikorik gabeko lore-saltzaileak, lore-dendako komertzialak, lore-dendako teknikariak, lore-dendako ofizialak, lore-dendako saltzaileak, lore-dendako maisuak, lore-dendako arduradunak eta lore-dendetako zentroak, lore-arteko proiektuen kudeatzaileak.

fraisoro-eskola-lore-artea
LANBIDE MODULOA ORDUAK KURTSOA
5139. Lore artearen oinarriakXXX1
5140. Loredun konposizioakXXX1
5141. Landare naturalak dituzten konposizioakXXX1
5142. Ekitaldi sozial eta oroigarrietarako konposizioakXXX1
5143. Espazio handiak lorez eta landarez apaintzeaXXX1

* Moduloetan aldaketak egon daitezke