NOR GARA
Fraisoro Eskola Lanbide Heziketako ikastetxe integratu publikoa da eta arloak: nekazaritza-abeltzaintza, basogintza, natur ingurunearen kudeaketa, lorezaintza, loregintza eta elikagaien eraldaketa dira.
Gure eskaintza integrala da. Batetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin Lanbide Heziketako Zikloak –hasierakoak, erdikoak eta goi mailakoak- eskaintzen ditugu eta bestetik, Lanerako Prestakuntza, dagokion erakundearekin elkarlanean.
Fraisoro Eskolak 100 urte baino gehiago daramatza lehen sektoreari zerbitzua ematen. Beti ere sektore honen lehiakortasuna hobetzeko asmoz, prestakuntza, enplegu eta ekintzailetza zerbitzu integralen bidez. Ikuspuntu berritzaile eta aurrerakoi batekin.
Zuzendaritza-taldea:
Zuzendaria (operatiboa):
Pili Ibañez de Garayo
mpigaraio@fraisoroeskola.eus
Ikasketa Burua:
Amaia Beldarrain
abeldarrain@fraisoroeskola.eus
Idazkaria:
Bakarne Aranaga
baranaga@fraisoroeskola.eus
Administraria:
Itziar Gastesi
igastesi@fraisoroeskola.eus
Berrikuntza:
Maixa Otegi
miotegi@fraisoroeskola.eus
Estrategia Zuzendaria:
Imanol Etxeberria
ietxeberria@fraisoroeskola.eus
Aldaketaren bultzatzaile:
Xabier Otermin
xotermin@fraisoroeskola.eus
Kalitatea:
Marijo Maiz
mjmaiz@fraisoroeskola.eus
Parekidetasuna:
Mikel Rezola
orientatzailea@fraisoroeskola.eus
Agurne Aranguren
aaranguren@fraisoroeskola.eus
Lanerako prestakuntza:
Beatriz Eguskitza
beguzkiza@fraisoroeskola.eus
Marijo Maiz
mjmaiz@fraisoroeskola.eus
Lanbide:
Beatriz Eguskitza
beguzkiza@fraisoroeskola.eus
Jose Jabier Ormazabal
jjormazabal@fraisoroeskola.eus
Lan poltsa:
Xabier Otermin
xotermin@fraisoroeskola.eus
Orientazioa:
Mikel Rezola
orientatzailea@fraisoroeskola.eus
Dual Intentsiboa:
Jose Jabier Ormazabal
jjormazabal@fraisoroeskola.eus
Dual Orokorra:
Bakarne Aranaga
baranaga@fraisoroeskola.eus
Marijo Maiz
mjmaiz@fraisoroeskola.eus
Nazioartekotasuna:
Marijo Maiz
mjmaiz@fraisoroeskola.eus
Lan-arriskuen prebentzioa:
Xabier Arriaga
xarriaga@fraisoroeskola.eus
Tutoretzak:
- 1. Nekazaritza
Iñaki Olaitz
iolaitz@fraisoroeskola.eus - 2. Nekazaritza
Jose Jabier Ormazabal
jjormazabal@fraisoroeskola.eus - 1. Lorezaintza
Beñat Garikano
bgarikano@fraisoroeskola.eus - 2. Lorezaintza
Arkaitz Rezola
arezola@fraisoroeskola - 1. Baso kudeaketa
Odile Arrieta
oarrieta@fraisoroeskola.eus - 2. Baso kudeaketa
Naia Torres
ntorres@fraisoroeskola.eus - 1. Elikagaiak elaboratzea
Laida Zunzunegi
lzunzunegi@fraisoroeskola.eus - 2. Elikagaiak elaboratzea
Xabier Goñi
xgoni@hotmail.com - 1. Oinarrizko nekazaritza
Iban Alzualde
ialzualde@fraisoroeskola.eus - 2. Oinarrizko nekazaritza
Amaia Gorospe
agorospe@fraisoroeskola.eus
HISTORIA
Jada badira 125 urte baino gehiago Fraisoro NE Gipuzkoako eta EAEko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzura dagoela. Hain zuzen, 1898ko irailaren 7an inauguratu zuten “Casa Modelo Fraisoro” izenekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, zientzia eta teknologia oinarri zituela.
Hasieran, “Casa Modelo” haren helburu nagusia Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza indartzea zen, maila eta alderdi guztietan. 1904. urteaz geroztik, helburu nagusi horrez gain, baserritarren prestakuntzaren eta trebakuntzaren ardura hartu zuen bere gain, eta “Escuela de Capacitación Agraria Fraisoro” izenekoa bihurtu zen.
Helburu horiei eutsi die egun arte, eta garatu ere egin ditu. Ibilbide luze horretan, eskolak aldaketa eta gorabehera ugari izan ditu, baina ezinbestean jardun ahal izan gabe geratu den aldi labur batzuk kenduta, etengabe aritu eta aritzen da lanean Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzaren alde. 1997 tik 2012 ra iraila arte, Mendikoi Sozietate Publikoa eta ondoren Itsasmendikoiren parte izan da eta 2012ko irailatik aurrrera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailan dago Fraisoro Eskola.
MISIOA
FRAISORO ESKOLA Lanbide Heziketako ikastetxea da eta bere lan kulturaren ezaugarriak pertsonen garapena, talde lana, partaidetza, kooperazioa, berrikuntza, etengabeko hobekuntza, sektorea eta gizartearekiko kopromezua eta ingurunearekiko errespetua dira eta hezkuntza eragile eta hezitzaile komunitate bezala honako printzipio hauek ditu:
- Ikaslearen garapen pertsonalari lagundu komunitate solidario batean.
- Ikaslearen giza heziketari lagundu, gure gizartean kritikoak eta sortzaileak izan daitezen.
- Ikasleari beharrezko ezagutzak eta teknikak irakatsi, kalitatezkoa eta integrala den formakuntza bidez, etorkizunean beste ikasketa batzuk egitea edo lan munduan sartzea ahalbidetuko dietenak.
- Ezagutzak eta ikasteko nahiz lanerako ohiturak hartu.
- Askatasun pertsonala eta oinarrizko eskubide, betebehar eta askatasuna sustatu.
BISIOA
Eskolan jorratzen diren atal guztietan, irakaskuntza, pedagogia, teknologia, proiektu, harreman, e.a eta gizartearekiko (sektore, hainbat eragile) ERREFERENTZIA ZENTRU izatea.
BALOREAK
- Pertsonen garapena: Hobetu, ikasi, garapen pertsonala,formazioa.
- Talde lana: Gehitu, elkarlana, lagundu, partekatu, elkarren osagarri izan.
- Hobekuntza: Aurreratu, efizientzia.
- Planifikazioa: Antolaketa, programazioa, proiekzioa.
- Partaidetza: Aportatu, elkarlana, parte hartu, lagundu, partekatu.
- Berrikuntza: Bilatu, imaginatu, sortu.
- Proaktibitatea: Iniziatiba, kreatibitatea, aurreratu.
- Kooperazioa: kolaborazioa, partaidetza, ekarpena, elkarlana.
- Sektore eta Gizartearekin konpromezua: Akordioak, hobekuntza hitzarmena.
- Ingurugiroarekiko errespetua: garbitasuna.
FRAISORO POLITIKA
Fraisoro Eskolak kalitatea bere filosofiaren eta estrategiaren zati ezinbestekotzat hartzen du, horretarako interes talde desberdinen beharrak ezagutu eta ahal duen neurrian beteaz.
Fraisoro LHIIko zuzendaritzak, ikastetxeko gainerako kideekin batera, bere bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa hartzen du, ingurumena zainduz eta bere jarduera-eremuan aritzen direnen segurtasuna bermatuz.
Beraz, hona gure eguneroko ahaleginak:
- Hobekuntza jarraia bultzatu.
- Kalitate sitema etengabe hobetu eta jarduera-eremu guztietan ezarri.
- Gure jarduerari dagozkion lege-eskakizunak bete.
- Ikastetxean edota haren izenean egiten diren jardueren ondorioz kutsadura saihestuz eta langileen segurtasuna eta osasuna prebenitu.
- Ikastetxearen helburuak ezartzeko, jakinarazteko eta bermatzeko Kudeaketa Politika hau hartu erreferentzia marko bezala.
- Interes taldeen beharrak ezagutu, aportazioak jaso eta parte hartzea bultzatu.
- Metodologia parte hartzaileak eta talde lana bultzatu, gaitasun teknikoetaz gain gaitasun sozial eta zeharkakoak landuz.
