Elikagaiak 1

ELIKAGAIAK ERALDATZEKO TEKNIKARIA

Elikagaiak elaboratzeko Teknikaria

Elikagaiak elaboratzea eta ontziratzea, produkzio eta kalitateko planen arabera, eta, horretarako, tresneriaren lehen mailako mantentzea egitea eta elikagaien higienearen eta segurtasunaren arloan, ingurumen babesaren arloan eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatzea.

ANTOLAKETA

2000 orduko zikoa, 2 ikasturte (1.mailan, 1000 ordu eskolan prestakuntza teoriko/praktikoa eta 2.mailan, 620 ordu eskolan T/P eta 380 praktikak enpresetan edo Erasmus + bekak atzerrian edo LH duala). “D” hizkuntza ereduan.

AUKERA PROFESIONALAK

Enpresa txiki, ertain edo handietan egiten dute lan, askotariko mailarekin, eta enpresa horien alderdi teknologikoan zein antolamenduan.

Elikagaien elaboratzailea / Elikagaiak tratatzeko eta elaboratzeko makina eta tresnerien operadorea / Ontziratzeko eta enbalatzeko lerroen operadorea eta kontrolatzailea / Harreragilea eta biltegizaina / Produkzio-lerroetako lehengaien eta materialen biltzailea / Dosifikatzailea / Lerroko ikuskatzailea.

slide2-elikagaiak-eraldatzeko-teknikaria-zikloa
HELBURU OROKORRAK
Lehengaiak eta gai osagarriak identifikatzea eta hautatzea, eta horien hornidurarako ezaugarriak eta propietateak deskribatzea
Lehengaiak eta gai osagarriak egiaztatzea eta sailkatzea, eta horiekin lotzen den dokumentazioa aztertzea, gai horiek biltegiratzeko
Tresneriaren kontrol-elementuak ezagutzea eta maneiatzea, eta prozesuaren aldagaiekin lotzea, tresneria erregulatzeko eta/edo programatzeko
Egokitze, formulazio eta transformazioko eragiketak definitzea eta aplikatzea, eta elikagaien ezaugarriekin lotzea, betiere elikagaiak lortzeko
Kontserbazio-tratamenduak identifikatzea eta aztertzea, eta tratamendu horien funtsak eta kontrol-parametroak deskribatzea
Ontziratzeko, etiketatzeko eta enbalatzeko eragiketak egitea, eta elikagaien kontserbazioarekin, banaketarekin eta trazagarritasunarekin lotzea
Amaitutako produktuak antolatzea eta sailkatzea, eta, horretarako, kontserbazio eskakizunak eta biltegiratzeko espazio-beharrak aztertzea
Produktuen kalitate-parametroak ezagutzea eta neurtzea, eta produktuaren eta prozesuaren eskakizunekin lotzea, produktuen kalitatea egiaztatzeko
Tresneriaren eta instalazioen garbiketa- eta desinfekzio-teknikak identifikatzea eta aplikatzea, eta horien higienea bermatzeko aplikatutako produktuak eta teknikak ezagutzea
Tresneria, makinak eta instalazioak mantentzeko teknikak deskribatzea eta aplikatzea, eta horiek prestatzeko eta mantentzeko eskakizunak justifikatzea
Prozesuekin lotzen den dokumentazioa aztertzea, eta produkzio-jarduerarekin eta merkataritza-jarduerarekin lotzea
Publizitate-teknikak identifikatzea eta hautatzea, eta produktuekiko eta enpresaren ezaugarriekiko egokitzapena baloratzea, elaboratutako produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko
Elikagaien segurtasunari buruzko araudia deskribatzea, eta araudi hori aplikatzeko arrisku-faktoreak eta -egoerak identifikatzea
Jarduerarekin lotzen diren ingurumen-alderdiak identifikatzea, eta hondakinak jasotzeko prozedura eta eragiketak ezagutzea, araudia aplikatzeko
Lanbide-jarduerarekin lotzen diren arriskuak identifikatzea eta babes-neurriekin lotzea, laneko arriskuen prebentzio-planetan ezarritako arauak betetzeko
Lan-taldeko kideetako bakoitzaren rolak deskribatzea eta kasu bakoitzaren erantzukizuna identifikatzea, lan-taldea antolatzeko
Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen lotura identifikatzea eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, eguneratze eta berrikuntzako kulturari eusteko
Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko
Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko
Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen
Inguruko errealitate sozioekonomikoak eskaintzen dituen aukerak identifikatzea, eta norberaren eta besteen arrakasta-aukerak aztertzea, bizitza osoan izpiritu ekintzailea mantentzeko
Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea eta erabakiak hartzeko prozesua aztertzea, horietan gidari izatekolege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko

Lanbide-moduluen zerrenda, ordu-esleipena eta kurtsoa

LANBIDE MODULOA ORDUAK KURTSOA
Elikagaien industriako lehengaiak1321
Elikagaien industriako prozesu teknologikoak1982
Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea661
Elikagaien salmenta eta merkaturatzea632
Lehengaiak egokitzeko eragiketak1981
Transformazio- eta kontserbazio-tratamenduak2971
Elikagaiak prozesatzea2732
Elikagaien industrietako biltegiko lanak eta kontrola661
Mantentze elektromekanikoaren printzipioak1262
Ingeles Profesionala601
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I1201
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II632
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa601
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna422
Proiektu intermodularra50
Dual-a

* Moduloetan aldaketak egon daitezke