ZERBITZUAK
Fraisoro Eskolak ondorengo zerbitzu hauek eskaintzen ditu. Galderaren bat, zalantzaren bat edo iradokizunik edukiko bazenuke, jar zaitez gurekin harremanetan orri honen azpiko aldean duzun inprimakia osatuz.
BARNETEGIA
Fraisoro Eskolak, astelehenetik ostiral arteko Egoitza zerbitzua eskaintzen die bertako ikasleei.
Zerbitzu honen prezioak:
Mantenu osoa: 17 €/eguneko
Bazkaria: 7 €
GARRAIOA
Fraisoro Eskolak, astelehenetik ostiral arteko garraio zerbitzua eskaintzen die bertako ikasleei.
Egunero:
08:00tan: TREN geltokitik – Fraisorora.
15:00etan: Fraisorotik - TREN geltokira.
LAN-POLTSA
Fraisoro Eskolaren azken helburua gure eskolan prestatzen diren gazteak laneratzea da.
Lan-boltsaren zerbitzua eskaintzen dugu, lana eskatzen duenaren eta eskaintzen duen enpresaren artean zubi-lana eginez.
LANBIDE HEZIKETA DUALA
Gure helburuen artean, profesional eta enpresekin lankidetzan egiten den Lanbide Heziketa berri bat sustatzea da.
Gure heziketa-zikloetako 2.mailako ikasleek, beharrezko baldintzak betez gero, txandakako erregimeneko LH duala egin dezakete, lan-kontratu edo beka baten bidez.
EKINTZAILETZA
Lehen sektorean eta landa ingurunean beraien proiektua garatu nahi duten ekintzaileei orientabidea eskaintzen diegu, beraiekin laguntza-eskema osatua landuz eta ekintzailetza bultzatzeko erabili daitezkeen baliabide guztiak koordinatuz.
TITULUAK
Zikloa amaitu dutenentzako titulua eskuratzeko prozedura.
Besteak
ERASMUS+
Eskolako ikasketei bukaera emateko, praktikak atzerrian egiteko aukera ematen duten ERASMUS+ bekak jasotzeko aukera dute gure ikasleek.

Gure ikasleek, beharrezko baldintzak betez gero, 3 hilabeteko praktikak egin ditzakete atzerrian.
Urteetan gure arloetan espezializatuta dauden erakunde europearrekin elkarlanean gaude: Finlandia (Basogintza proiektuak), Italia (Lorezaintza), Azoreetako irlak (Biodibertsitate kontserbatzen eta natur ingurunearen kudeaketan), Polonia (Baso kudeaketa), Dinamarca (nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak), …