NAZIOARTERATZEA
Nazioartekotzea gure ikasleen ikasketa eta bizitzaren ibilbidean oso garrantzitsua dela deritzogu. Hori dela eta, garrantzi berezia ematen diogu Erasmus+ progaramari. Gaur egungo gizarte globalizatuan garrantzitsua ikusten dugu beste herrialdetako errealiatea ezagutzea, bereziki gure lehen sektorearekin harremana duena eta harremanak garatzea.
Honako helburuak lantzen ditugu:
- Atzerriko egitarauetan bai ikasleek bai irakasleek parte hartzea: Erasmus+ programaren bidez
- Beste herrialdetako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzea.
- Ikasleen Lan Prestakuntzako egonaldiak atzerrian antolatzea.
Helburu hauek lortzera bideratutako ekintzak:
- ERASMUS+ egitarauaren barruan (2021-2027) eskutitza mantentzeko urratsak ematea formazioa atzerrian antolatzen jarraitu ahal izateko.
- Beste herrialdeetako ikastetxeekin harremanen sendotzea eta berrien eraikuntza.
ZER DA ERASMUS
- Europako herrialde batean praktikaldia egiteko bekak dira.
- 2025-2026 ikasturtean 2. Kurtsoan matrikulatutako ikasleek eskatu ahal dute.
ERASMUS+
BEKEN EZAUGARRIAK
- Gutxieneko 12 asteko egonaldia
- Hegazkin-txartela
- Konpartitutako ostatua
- Hizkuntza-ikastaro presentziala (gerta daiteke eskuragarri ez egotea)
- OLS (Online Linguistic Support) Ingeles ikastaroa On line.
- Aireportutik ostaturako garraioa eta buelta
- Gainerako gastuentzako diru kopuru bat emango zaio hilabetero ikasleari (ERDI MAILAKO ZIKLOETAN)
- Gainerako gastuak, esaterako, herrialdeko garraioa eta mantenua ikasle bakoitzak ordaindu beharko ditu (GOI MAILAKO ZIKLOAN)
- Dagokion sektoreko enpresan praktika gainbegiratuak
- Tutorea herrialde bakoitzean
- Erantzukizun- eta istripu-asegurua
IKASLEAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
- Lehenengo mailan dena gainditua izan behar dute. Beraz, lehenengo mailako noten media.
- Ingeleseko azterketa. Oinarrizko azterketa bat egiten zaie.
- Departamentuko irakasleen oniritzia. Iazko ikasturtean (2024-25) izandako jarrera baloratuko da (errespetuzko jarrerak, arauak betetzea, ardura, e.a.).
- 2025-26 Ikasturtean zehar bizikidetzaren aurkako 2 ohartarazpen jasoz gero, bekaren deialditik kanpo geldituko da ikaslea.
- Ikasleak CV eta aurkezpen gutunak aukeztu behar ditu (ingelesez).
- Behin aukeratua izan ondoren, ikasleren batek beka utziko balu, ordurarte sortutako gaztu guztiak hartu beharko ditu bere gain.
