LHIIko irakasleak Holandan izan dira
Euskal Herriko Lanbide Heziketako irakasle talde bat, hau da, CIFP Fraisoro Eskola, Murgia, Bidasoa, Arkauti eta Derio LHII, Herbereetan izan da, Erasmus+ mugikortasunari esker. Ikasten, saretzen eta etorkizuneko aukerak eraikitzen.
Yuvertan (Houten&Aalsmeer): lan metodologia berritzaileak eta teknologia berriak ezagutu dituzte
Punta puntako enpresak ikusteko aukera izan dute: VDL (Eindhoven), Lgem Synalgae (bioteknologia) eta Royal Floral Holland (munduko merkaturik haundiena).
Baita familia-enpresak, gaztandegi artisauak eta fruta-ustiategiak.
Helburua, gure ikasleentzat atzerrian praktikak egiteko aukera berriak zabaltzea eta hezkuntza-enpresa lotura indartzea.