Jordi Abellórekin loreak gozatzen

Azaroaren 25ean Jordi Abelló master class bat eman zuen gure eskolan: Eskuko Sorta Garaikidea. Jordi Abelló nazioarteko erreferentzia den lore-diseinatzailea eta irakaslea da. Esperientzia luzea du sormenaren eta irakaskuntzaren arloan, eta bere estilo pertsonalak teknikaren zehaztasuna, naturaltasuna eta sentsibilitate artistikoa uztartzen ditu.

Klik argazkiak handitzeko

Formazioa bi zatitan antolatuta egon zen. Goizean, Jordik erakustaldi bat egin zuen, eta lau erramu mota prestatu zituen: zirkular oinarrizkoa, zirkular organikoa, abaniko-formakoa eta forma linealekoa. Arratsaldean, ikasleek beren lanak egin zituzten diseinu hauekin. 18 lagunek parte hartu dute ikastaroan, floristak eta lore-arteetako ikasle eta irakasleak.

Jordi Abelló-rekin egindako ikastaro batean parte hartzea aukera paregabea da teknika sakontzeko, adierazpide berriak esploratzeko eta arte floralaren esentziarekin berriz konektatzeko.