Iñaki Hormaza, nazioartean erreferentzia ahuakateraren laborantzan
Joan den astean ospe handiko espezialista bat izango genuen gure ikastaro batean. Iñaki Hormaza ikerketa-irakaslea da Ikerketa Zientifikoen kontseilu Gorenean (CSIC) eta Frutagintza Subtropikaleko Saileko Arduraduna La Mayora Hortofrutikultura Subtropikal eta Mediterraneoko Institutuan. Gainera, nazioartean erreferentziazko figura da klima mediterraneoko ahuakate-hazkuntzaren azterketan.
Klik argazkiak handitzeko
Fruitel eta Fraisoro Eskola elkarlanean antolatu genuen ikastaroa azaroaren 5ean eta 6an izan zen, 16:00etatik 19:00etara, eta ahuakatearen laborantzari zegokionez, barietateak, patroiak, landaketa, zainketa, ongarriak, izurriteak, tratamenduak eta oinarrizko inausketa izan ziren hizpide. Ikastaroan bi zati bereiztu ziren: sarrera teoriko bat eta jardunaldi praktiko bat, Urnietako ahuakate-ustiategi batean. 45 pertsona inguruk parte hartu zuten ikastaroan eta balorazioak oso positiboak izan ziren.