Erasmus+ Irakasleak
Udaberrian Fraisoroko irakasleak Irlanda, Kroazia eta Austriako Nekazaritza eskolak bixitatzen ibili dira, abeltzaintza, nekazaritza eta elikagaien ekoizpenarekin lotutakoak batez ere. Horrez gain, interesgarriak izan diren ustiategiak ere ezagutzeko aukera izan dute, ekoizpen tradizionala eta berrikuntza uztartzen direla ikusiz.
Irakasleentzako Erasmus Programen barruan egin dira bisita horiek, irakasleen prestakuntza garatzeko, ikasleen Erasmus beketarako interesgarriak diren zentro eta enpresekin harremanetan jartzeko eta beste herrialde batzuetako nekazaritza-eskolekin lankidetza eta truke-sareak sustatzeko.