ERASMUS+

Fraisoro eskolako irakasleak Erasmus bidaian izan ditugu.

Erasmus+_Fraisoro_eskola_2022_Italian 2

ERASMUS+ IRAKASLEAK FABRIANORA Fraisoroko bost irakasle Italiako Fabriano herrian izan gara Erasmus + programen bidez, Nekazaritza eta Basogintzak gaiak ardatz hartuta. Gauza interesgarri anitz ikusteko aukera izan dugu eta bertan ikusi eta azaldu dizkiguten hainbat ideia eta kontu, eskolan martxan jartzeko lana ekarri degu. Baita etorkizunean gure ikaleentzako praktika-leku interesgarri izan daitezkeenak ere.

MOREA/VIVARELLI Nekazaritza eskola ezagutzeko aukera izan dugu, bertako irakasle taldea eta ikasketa planak. Ikastetxearekin harremana duten ustiategien artean, IL GELSO ustiategia ezagutzera eraman gintuzten: ganaderitza, zereal ekoizpen ekologikoa, ekoizten dutenaren salmenta zuzena eta nekazal turismo bikaina. Oso interesgarria baita THE GREEN KING, artisau-garagardoa egiteko Lupulu ekoizpenaren inguruan ikusitako eta jasotako azalpenak. CARSETTI nekazaritza ustiategi familiarra. Fabrianoko ohiko salamia egiteko prozesuaren erakustaldia: birrintzea, enbutitzea, eskuz lotzea, lehortzea eta ontzea

BISCI upategiko enologoak bertako ardo txuriaren ekoizpen prozesua azaldu zigun. COMUNITÁ MONTANA mendiko lanak programatu, antolatu eta gainbegiratzeaz eta ingurumena kontrolatu eta babesteaz arduratzen den eskualdeko erakundea da. Bertako teknikari batzuk mendiaren kudeaketaren nondik norakoak azaldu zizkigun eta ibilaldi gidatu bat egin, bertako fauna eta flora azalduz.

@EUEramusPlus @FPeuskadi @NekaDerio
ERASMUS+ IRAKASLEAK ESTONIARA
Fraisoroko beste hiru irakasle Estonian izan izan ditugu Erasmus + programarekin.
Erasmus plus bidaia Estoniara: lehen egunean Olustvere Teenindus- ja Maamajanduskool School of Service and Rural Economics eta Luua Metsanduskool school of Forestry bisitatu genituen. Oso harrera ona eta esperientzien truke interesgarria. Thanks a lot to both schools and especially to Piret Hion. Häita!
Estoniara egin dugun Erasmus Plus bidaiarekin jarraituz, bigarren egunean Räpina Aianduskool Eskola ezagutu genuen, Estoniako baratzezaintza-eskola handiena, eta ekoongarrian ardi-artilea birziklatzen duen Maa Garden enpresa bisitatu genuen.
Continuing with the visits of our Erasmus Plus trip to Estonia, on the second day we visited the horticultural school Räpina Aianduskool the largest horticultural school in Estonia, and we visited Maa Garden, a company that recycles sheep wool into eco-fertilizer.
It has been a pleasure. Thank you very much for the time you have spent with us. Häita! #EUEErasmusplus #FPeuskadi Ikaslangipuzkoa #Erasmusplus
Lorezaintza departamentuak Herbehereak bisitatu ditu bekaren bitartez! @FloriadeExpo, @FloraHolland , Handelskwekerij Ubink B.V. eta @HortusAmsterdam bisitatu dituzte!
Ledereen heel erg bedankt!