2022-2023 IKASTURTE HASIERA

Datorren irailaren 8an, ostegunean, hasiera emango zaio 2022-2023 ikasturteari. Goizeko 10:00etan ikasleak beren klaseetan bilduko dira eta bertan ikastaroaren aurkezpena egingo da. Eta ondoren, Ikastetxearen funtzionamendua azalduko da eta instalazioak bisitatuko dira (aldagelak, armairuak, tailerrak).

Ikasturteari hasiera ematearekin batera, barne araudiaren, ordutegien, garraioaren eta jangelako zerbitzuaren berri emango dizuegu eta zuek dituzuen zalantzak argitu.

Barnetegian geratzeko asmoa duzuenok, goizeko 9:30ean eskolan egon beharko duzue, gelen banaketa egin eta maletak bertan uzteko. Tutorearekin bilera egin ondoren, egoitzaren funtzionamenduari eta arauei buruzko lehen informazio-bilera egingo da.

Gogoratu irailaren 9an eskola itxita egongo dela Gipuzkoako jai eguna dela eta.

Udara on bat pasa ezazue. Irailaren 8an elkar ikusiko dugu.