2023 ERASMUS+

Fraisoroko Nekazaritza eskolako lau irakaslek Alemaniako Karlsruhe hirian ostatu hartu dute, eta inguruko hainbat ustiategi eta nekazaritza eskola bisitatu ditugu ERASMUS + programaren bitartez. Informazio gehiago hemen. Hasteko, esan beharra dago kontaktu bikaina izan dugula (Arthur), oso ondo antolatu baitizkigu bisitak eta egonaldia Alemaniako lurretan, eta, horren ostean, Alemaniako prestakuntza-sektorearen funtzionamenduaren ideia bat daukagu. Bisitak…

Gehiago irakurri

LANBIDE Loradendako Jardueren ikastaroa

Gaur bukatu da Lanbideko Loradendako Jardueren ikastaroa. Gure eskolan bost hilabete eman ondoren, beraien falta nabarituko dugu. Argazkietan azken moduluan garatu dituzten proiektu batzuk ikus daitezke. Zorte on zuen praktiketan!

Gehiago irakurri

HEZIKETA-ZIKLOETARAKO SARBIDE PROBAK

2022-2023 IKASTURTEKO INSKRIPZIOAK Izena emateko epea: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era arte, biak barne. Sarbideko probetan izena ematea ez da eraginkorra Azterketa Eskubidea ordaindu arte. Azterketa-eskubideengatiko tasa ordaintzeko azken eguna 2023ko martxoaren 10a izango da. Azterketa-eskubide hori ordaindu ahal izateko, interesdunak ikasgunearen orrialdetik deskargatzen duen Ordainketa-gutuna erabiliko da, webguneko argibideei jarraituz. Ordainketa banku-bulego batean edo…

Gehiago irakurri