LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

Heziketa-Zikloek dituzten deialdiaren barneko modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.

Proben edukiak Heziketa-Zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko Gaitasun-Unitateetakoak izango dira.

Probetan parte hartzeko, aurrematrikulazioa egiteko epea zabalduko da, interesdunek izena eman dezaten. Aurrematrikulazio hori EAEko sare publikoko ikastetxeetan izango da eta 2023-2024 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintza osatzen duten zikloetan egin ahal izango da.

Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira aurrematrikulak:

– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.

– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz.

Prozesu honetako datuak oinarri hartuta, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak ezarriko du zer ziklo eta modulu sartuko diren deialdi honetan eta sare publikoko zer ikastetxetan egin ahal izango diren.

Ziklo eta moduluen eskaintza argitaratu ondoren, plazak esleituko dira, baremazio-ordenari jarraituz. Esleipendunen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko dute esleipendunek, eta, horrela, gauzatu egingo da matrikula.

Honi erantsitako egutegian prozesu guztia biltzen da, eta, hor, adierazita daude data guztiak, azterketen data zehatzak izan ezik, ikastetxe bakoitzak zehaztuko baititu horiek.

Ebazpen honetan araututako prozesuan sortzen diren zerrendak kontsultatzeko, aurrematrikulazioa egin den ikastetxeko idazkaritzara jo beharko da, eta han identifikatu. Ondoren, probak egin behar diren ikastetxean kontsultatu ahal izango dira zerrendok, bai eta Ikasgunean ere, eta, horretarako, beharrezkoa izango da erabiltzailea eta pasahitza izatea.

FASEAKDATAK
– Aurrematrikulazio-epea2024ko martxoaren 12tik 22ra
– Esleipendunen behin-behineko zerrendak2024ko apirilaren 18a
– Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak   2024ko apirilaren 30era arte
– Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak2024ko maiatzaren 7a
– Prezio publikoa ordaintzea2024ko maiatzaren 14ra arte
– Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak2024ko maiatzaren 21a
– Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzeaMaiatzaren 30etik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte
– Probak egiteko aldia 2024ko ekainaren 1etik 30era