
HEZIKETA-ZIKLOETARAKO SARBIDE PROBAK
2022-2023 IKASTURTEKO INSKRIPZIOAK
Izena emateko epea: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era arte, biak barne.
- Tokia: Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean. Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.
- Online, hezkuntza-arloan eskuduna den sailak hartarako gaitutako aplikazio informatikoaren bitartez. Online aurkezteko,ikasgunea
Sarbideko probetan izena ematea ez da eraginkorra Azterketa Eskubidea ordaindu arte. Azterketa-eskubideengatiko tasa ordaintzeko azken eguna 2023ko martxoaren 10a izango da. Azterketa-eskubide hori ordaindu ahal izateko, interesdunak ikasgunearen orrialdetik deskargatzen duen Ordainketa-gutuna erabiliko da, webguneko argibideei jarraituz. Ordainketa banku-bulego batean edo webgune berean egin ahal izango da, online.
Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotansarrera-probetan izena eman.