Fraisoron bukatu eta gero zer?

“Baloreetan Hezitzen” programaren barruan eta ikasleei orientazio-prozesuan laguntzeko asmoz, gaur lau ikasle ohi hurbildu dira Fraisorora, ikasleei beraien testigantzak ematera: Maitane Garmendia, Harri Maritorena, Itziar Erasun eta Joseba Goya.

Maitanek nekazaritzako ingeniaritza teknikoa egin zuen unibertsitatean baina basozain bezala lan egiteko goi mailako basogintzako zikloa eskatzen zutela edo behintzat puntuatzen zutela ikusita, ziklo hori egitea erabaki zuen. Oposaketak egin zituen, zerrendetan sartu zen eta lanean hasi zen basozain moduan.
Harrik nekazaritzako erdi mailako zikloan praktikak behitegi batean egin zituen eta bukatu ondoren han hasi zen lanean. Etorkizunean bere ustiategia jarri nahi du, salmenta zuzena egiteko.

Itziarrek , goi mailako zikloa egin ondoren eta Fraisoroko lan-poltsaren bidez , lan-eskaintza bat jaso zuen eta lanpostua lortu zuen. Smurfit Kappan Gipuzkoako egurraren prozesu osoa antolatzen du , menditik Zentraleraino.
Josebak, bi ingeniaritzarekin saiatu ondoren, Fraisoron lorezaintza ikasi zuen. Fraisoroko lan-poltsatik lanpostu bat lortu zuen lorezaintzako enpresa batean eta han jarraitzen du.

Denok ados zeuden Fraisoron ikasitakoa oso lagungarria izan zela lanpostu bat bilatzeko eta nahiz eta sektorean arazo ugari egon, jarrera ona baldin baduzu eta zure burua ondo prestatzen baduzu, azkenean zure gustuko lanpostu bat lortzen duzula.
Mila esker denoi!