
Bossa: Errefuxiatuen Garrasia
Gaur, “Balioetan hezitzen” programaren barruan, migrazioaren arazoa ezagutzeko aukera izan dugu, pixka bat bada ere.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Arantxa Ordriozolak eta Maite Santa Mariak migrazio-mugimendu nagusiak zein diren, zergatik gertatzen diren eta zenbateraino eragiten dioten Europari. Azaldu digutenez, plataforma horren lana politikoagoa da asistentzialista baino, eta helburua da herritarrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea eta gobernuei giza eskubideak errespeta ditzaten eta hartutako konpromisoak bete ditzaten eskatzea.
Aurkezpen horren ondoren, Norlan Ríosek, Fraisoroko Baratzezaintzaren lanbide-ziurtagiriko ikasleak, bere esperientzia kontatu digu: nola, lehen, Nikaraguan bizi zen ezegonkortasun politikoaren eta indarkeriaren egoera zela eta, familiak eta berak erabaki zuten etxea, lana, lagunak… utzi eta Donostiara joatea, hemen zer espero zuten jakin gabe.
Areto osoa beteta egon da eta ikasleek interes handiz jarraitu dituzte azalpenak. Espero dezagun testigantza horiek entzun ondoren migratzaileei buruz dugun ikuspegia aldatu izana.