Duela 3 urte Abdoulaye Sarrek Senegal-Tanger-Donostiako bidaia egin zuen  etorkizun hobeago baten esperantzarekin. Donostiako HARRERA-SAREko bolondresa den Garazi Montuschik lagunduta, Fraisoro Eskolan izan dugu.

Egungo gizarte gaiak ikasleekin lantzea ohitura bihurtu dugu azken ikasturteetan, Baloreetan Hezitzen programaren barruan. Aurten ere horrela egin nahi izan dugu: gonbidatuak eskolara etorri eta ikasle-talde bakoitza bere gelan zegoela, “bideo-hitzaldi” bat antolatu dugu. Hitzaldia bukatu ondoren, gonbidatuak gelaz gela joan, gure ikasleak agurtu eta galderak erantzuten aritu dira. Oso harrera ona izan du ekimenak.

Hiritarron Harrera Sarearen aurkezpena_page-0001 (1)

Garazik, HARRERA-SAREA proiektua azaldu digu. Gizarte baliabiderik gabe ,eta bazterketa egoeran egoteko arriskuan, kalean dauden etorkinei laguntzea, entzutea, berdin gisa begiratzea eta burokrazia administratiboan gidatzea, hauxa da Harrera-Sareko eginkizun nagusia. Horretarako kolektibo honen oinarizko betebeharrak asetzeko, Harrera Sarean, azken bi urteetan ekintza desberdin asko martxan jarri dira pertsona boluntarioei esker. Jakinmina baduzue; https://www.facebook.com/HiritarronHarreraSarea/.

Abdoulaye-k, duela 3 urte, Senegaleko bere familia, lagunak eta unibertsitateko ikasketak utzi eta etorkizun hobe baten bila abiatu zuen bidaia azaldu digu. Oztopoz oztopoz, gaur arte. “Nik jasotako laguntza, antzeko egoeran daudenei itzuli nahi diet”. Hau izan da, azpimarra daitekeen gaurko mezuetako bat. Abdulaye-ri buruz jakin nahi badezute hemen begiratu: https://www.facebook.com/abdoulaye.sarr.1865

IMG-20201210-WA0006

Eta ekimen hau borobiltzeko, Fraisoro Eskola osatzen dugun kideok ere, “zaintza” ekimenarekin jarraitu nahi dugu. Horregatik, abenduak 18 arte, neguko arropa eta elikagaiak biltzeko ekimena martxan jarri dugu, bildutako guztia Harrera-sareari emateko. Parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri.

Harrera herria izan gaitezen.

IMG-20201210-WA0008
unnamed