
AZTARNAK BILATZEN
Joan den astean Benjamin Sanzen bisita izan genuen. Profesional honek ugaztun iberikoak arakatzen eta aztertzen ditu. Praktika horren aitzindaria da eta modu profesional batean sartu du penintsulan. Hainbat belaunalditako basozainak trebatu ditu, baita Biologiako eta Albaitaritzako ikasleak ere hainbat unibertsitatetan. Goi Mailako Zikloko lehen eta bigarren mailako ikasleek ere hainbat urte daramatzate berarekin aztarnak identifikatzen eta bereizten ikasten.
Aurten, 2 eguneko ikastaroa egin dute ikasleek: lehen egunean, sarrera teorikoan Euskal Herrian topatu ahal ditugun ugaztunen aztarnak identifikatzea, bereiztea, ugaztunen portaerak aztertzea… landu zuten. Bigarren egunean, Andatza mendian aztarnak identifikatzeko irteera burutu zuten. Besteak beste, basurde , orkatz , azkonar eta azeriaren gorotza, azkonarren komun eta gordelekua.. topatu zituzten. Hona hemen irteeran ateratako argazkietako batzuk:
1. argazkian, hainbat animalia-motaren (basurdeak, orkatzak, azkonarrak…) aztarnak ikus daitezke igarobide batean.
2. argazkian, basurde- eta azkonar-aztarnak daude, bata bestearen ondoan.
3. argazkian, azkonar baten aurreko eta atzeko hanken aztarnak ikus ditzakegu, mugitzeko moduagatik ia gainjarrita.
4. argazkian, azeri-gorotz batzuk ikus daitezke, leku altu batean, azerien arrek egiten duten bezala.
5. argazkian, zuhaitz baten azalaren higadura ikusten da, basurdeak urratzeko erabiltzen duena.
6. argazkian, basurde baten letaginen markak ikusten dira zuhaitz baten azalean.
Esperientzia oso aberasgarria izan da ikasleentzat. Hemendik aurrera arreta gehiago jarriko dute beraien mendiko ibilaldietan.
1. aztarnak igarobide batean / huellass en una zona de paso 2. basurde- eta azkonar-aztarnak / huellas de jabalí y tejón 3. azkonar baten aztarnak / huellas d de un tejón 4. azeri-gorotzak / excrementos de zorro 5. zuhaitz baten azalaren higadura / desgaste de la corteza de un árbol 6. basurde baten letaginen markak / marcas de los colmillos de un jabalí