Ulikoi Proiektua
Fraisoro eskola eta Uliazpiren arteko elkarlana
2009an Ulikoi proiektua martxan jarri dugu. Ulikoi Fraisoroko hiru enpresen arteko akordioa da: Ingurumen eta Nekazal Laborategia, Itsasmendikoi (gaur egun LHII Frasioro eskola) eta Uliazpi.
Honen helburua: Uliazpiko neska-mutilek auzoan lan mota desberdinak egiteko aukera izan dezatela:
- Berotegiko lan sinpleak: ureztatu, belarrak kendu
- Laborantza lanak: lurra eta loreontziak prestatzea, haziak landatu
- Errepidearen garbiketa
- Kartoiak jaso eta birziklatzeko edukiontzietara eraman
- Villabonako astearteetako azokan landareak saldu eta Tolosako azokan ere(hilabeteko lehen larunbatean)