Europako hidroponia proiektuaren hasierako bilera
Joan den astean eman zioten hasiera Suediako Lund hirian Hidroponia proiektuari.
Espainia, Danimarka, Suedia eta Herbehereetako hezkuntza-erakundeekin lankidetza europearra.
@NTI Gymnasiet @Fraisoro Eskola @Roskilde Tekniske Skole (Roskilde Goi Eskola Teknikoa) eta @Yuverta, bazkide ezberdinek antolatzen dute lana, eta hidroponiari buruzko material didaktikoa sortuko dute truke programarako. Lehen trukea apirilaren hasieran izango da, elkarteko eskoletako 25 ikasle eta 15 irakasle Aalsmeer herrira joango dira hidroponiari buruzko ezagutzak trukatzeko, klaseak jasotzeko eta eskualdeko hainbat laborantza-enpresa bisitatzeko.
Erasmus+
Truke programa hau Erasmus+ programak kofinantzatuta dago.
Erasmus+ Europar Batasunak Europan hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programa da.
Programak gizarteratzea, trantsizio ekologiko eta digitalak eta gazteek bizitza demokratikoan parte har dezaten sustatzea ditu ardatz.