Ikasle gehienek oporrak hartzen dituzten bitartean, gure sei ikasle lehen ikasturtea bukatu orduko hasi dira Prestakuntza Duala egiten. Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpeneko hiru ikasle, bat Lorezaintzako ziklokoa eta beste bi Basogintza eta Natur Ingurunearen Kudeaketako goi ziklokoak.
Iban Angoitia Elgoibarko Mausitxa ustiategian ari da lanean, ganadua maneiatzen eta gaztak egiten. June Ugartemendiak Orendaingo Larreta esnekietan ere egiten ditu abeltzaintza-lanak eta esnekiak. Amaia Alberdik baratzezaintzako lan mota guztiak egiten ditu Hernaniko Karabeleko nekazaritza ekologikoko etxaldean.
Egoitz Pildain gure lorezaina Ordiziako Udalean ari da lanean bertako lorategiak eta Oiangu parkea mantendu eta zaintzeko.
Gure bi goi mailakoek oso lan desberdinak egiten dituzte: Xabier Huizik neurketak, kudeaketa planak, mintegiaren kontserbazioa… egiten ditu Gipuzkoako Baso Jabeen Elkartean. Asier Arribalaga basoko makineriarekin ari da lanean Lizalan enpresan.
Horiei guztiei udan lan egitea tokatzen zaie, eta ikasturtea irailean hasten denan Fraisoroko klaseak eta enpresako lana uztartuko dituzte. Ahalegin handia da, baina hala ere, denak daude pozik esperientziarekin eta ikasten ari diren guztiarekin.