Lorezaintzako ikasleak Iberfloran
Joan den astean Valentzia inguruan ibili dira 2. mailako lorazainak. Arkauteko ikasleekin batera, Iberflora azoka (Landare eta Loreen, Paisajismoaren, Teknologiaren eta Brikolajearen Nazioarteko Azoka). bisitatu dute— lorazaintzaren munduko topagune garrantzitsuenetako bat — eta han sektoreko enpresa esanguratsuenak eta teknika berritzaileenak ezagutzeko aukera izan dute.
Bidaian zehar, inguruko leku paregabeak ere ezagutu dituzte:




Bueltan, Almunian geldialdia egin dute eta San Sebastian kooperatibako langileek bertako fruta-arbol eta olibondoen ekoizpen jasangarriaren inguruan hitz egin diete.
Esperientzia oso aberasgarria izan da: paisajismoaz asko ikasi dute, espezie autoktonoen erabileraren garrantziaz jabetu dira, eta landareen beharrak zaintzeko modu jasangarriak sakonago ulertu dituzte.