IKASENPRESA

Asteartean, gure ikasleek IKASENPRESA programan parte hartzeko aukera izan zuten. IKASENPRESA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak koordinatzen du TKnikaren bidez. Erdi eta Go Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta dago eta ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen da.

Proiektu honen helburuetako bat da enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea, gaitasun ekintzaileen garapena bultzatuz (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, negozizioa…), beste kultura eta errealitate sozialetara hurbiltzera animatuz eta ikastetxeen arteko elkarkidetza sustatuz.

Hainbat tailer egin ziren, guztiak oso interesagarriak: adimen artifiziala, finantzak, balioak, Steam… Ikasleek esperientziaz gozatu zuten eta ideia berri askorekin atera ziren handik, beren proiektuak garatu eta hobetzeko.

Klik argazkiak handitzeko