Aste honetan bukatu dira Lanbidek lorategien eta berdeguneen instalazioari eta mantentzeari buruzko ziurtagiri profesionaleko eskolak.Martxoaren 3an hasi zen ikastaroa, eta bi aste baino gutxiago pasa ondoren  bertan behera geratu zen konfinamendua zela eta. Ekainaren 2ra arte ezin izan genituen klaseak berriro hasi. Segurtasun neurri guztiak deserosoak izan arren, ikasleek ilusioari eta ikasteko gogoari eutsi diote. Hurrengo asteetan hasiko dira praktikak enpresetan. Zorte handia opa diegu etorkizun profesionalean.

Leave a Comment