LORADENDAKO JARDUERAK

Azaroaren 30ean gaitasun-ziurtagiri berria estreinatuko dugu: LORADENDAKO JARDUERAK. 2. mailako ziurtagiria da, 440 ordukoa. Programa lau modulutan banatuta dago: loradendako enpresen jarduerak koordinatu eta gauzatzea, lore-konposizioak egitea, landareekin konposizioak egitea eta salmenta-teknikak eta loradendako produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa. Ikastetxean eskolak amaitzean, ikasleek loradendetan praktikak egiteko aukera izango dute, sektore horretako lan errealitatea gertutik ezagutzeko.
Ikastaroa batez ere langabetuentzat da, baina lanean ari diren langileek ere parte har dezakete plaza libreak geratzen badira.
Ziurtagiri hori, alde batetik, prestakuntzarako eta arlo honetan lanean hasteko aukera bat da, eta, bestetik, gaur egun lan egin duten edo lanean ari diren lore-saltzaileentzat titulazio ofiziala lortzeko aukera bat.
Informazio gehiago izateko eta sarrera-baldintzak ikusteko, kontsultatu esteka hau:
shorturl.at/tvOU3
Prematrikula Lanbiden urriaren 31tik aurrera:
shorturl.at/cyD38