
FRUTA-ARBOLEN KIMAKETA
Aitor Etxeandia teknikariak eta gure ohiko kolaboratzailea dena, fruta-arbolen kimaketa ikastaroa ematen ari da Fraisoro eskolan. Pasa den asteko arrakastaren ondoren bigarren talde bat antolatu dugu.
Ikastaroan kimaketaren inguruko xehetasun ugari irakasten ari da : sagarrondoen morfologia, kimaketa helburuak, gidatze sistema ezberdinak, kimaketak arbola gazte eta zaharretan eta abar. Gelan ikasitako teoriaren ondoren praktika ugari egiten ari dira eskolako eta inguruko sagastietan.