Fraisoro Sahararekin

Saharako herriari laguntzeko diru bilketa dela eta, Tolosaldea Sahararekin Elkarteko Eli Eizagirreren bisita jaso dugu. Bere kanpaina azaltzeko, hitzaldi bat eman du Lorezaintza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpena eta Baso Kudeaketa zikloetako lehen mailako talde bakoitzean.

"Tolosaldea Sahararekin" saharar herriari laguntzeko duela 21 urte sortu zen elkartea da. Herri honek 45 urte daramatza bere lurretik kanporatuta, eta 30 urte daramatza autodeterminaziorako erreferendum baten zain 1991n Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako bake akordioa sinatu zenetik.

Sahara okupatuan geratu ziren sahararrak ia eskubiderik gabe bizi dira, familiengandik bananduta eta zapalduta. Torturak eta tratu txarrak ere egunerokoaren parte dira. Ihes egin ahal izan zuten sahararren egoera ez da ona. Tindufeko kanpalekuetan dauden sahararrek hainbat herrialdek bidaltzen duen laguntza humanitarioaren esker bizirauten dute.
Pandemiak Aljeriako mugaren itxiera ekarri du eta honen egoera asko zaildu du. Esaterako, 2020ko otsailean Sahararako urteroko bilketarako elikagaiak garraiatzen zituzten kamioiak 10 hilabetez geldirik egon ziren Alacanten. Bestalde, 2020ko eta 2021eko Oporrak Bakean  kanpaina bertan behera geratu dira. Kanpaina honi esker haur sahararrek udako bi hilabete gure artean igarotzeko aukera izaten dute, pandemiaren eraginez ordea, beraien osasunerako hain garrantzizkoa den udako egonaldirik gabe geratu dira.

Iazko azaroan Marokok hautsi zuen bake akordioak ere ez du

sahararren egoera hobetu. Egoera honen aurrean, mugen itxierak eta laguntza humanitarioa garraiatzeko arazoek eraginda, Tolosaldea Sahararekin elkarteak, beste elkarte eta GKE batzuekin elkarlanean diru bilketa bat antolatu du, hemendik bidali ohi diren produktuak Aljerian erosi ahal izateko. Erreferentzia gisa, Aljerian bidaltzen diren produktuen prezioak eman dituzte, eta kalkulu bat egin d

ute, 11,38 euroko dohaintza sinbolikoa proposatuz. Dohaintzak transferentzia bidez (Kutxabank 2095 5081 93 1062503346) edo bizum bidez egin daitezke  (aukeratu "eman" eta bilatu "Tolosaldea Sahararekin" elk

artea).

Fraisoro Eskolak bat egin nahi du ekimen honekin eta etorkizunean

Saharako herriari laguntzeko martxan jarriko diren beste batzuekin ere.