
Etiopia Utopia fundazioaren bisita
Joan den astean, Garazi eta Daviden bisita jaso genuen Fraisoron. Etiopia Utopia Tikal Fundazioko partaide dira, eta Etiopian egiten duten lanaren aurkezpena egin zuten. Gaur egun Etiopian garatzen diren 5 proiektu dituzte.
Lehenengoa hilekoaren higienearekin lotuta dago. 10 landa-eskolatan egiten da eta alde batetik, hilerokoaren ondorioz gertatzen den nesken eskola-absentismoa murrizteaz gain, hilerokoarekin lotzen diren tabuak gainditzea du helburu. Horretarako prestakuntza-tailerren, kontzientziazioaren eta materialen banaketaren eta higiene-kiten bidez lantzen dira.
Bigarren proiektuaren GKE batzuekin batera ureztaketarako presa bat eraikitzean datza. Azpiegitura hori eraikita, ureztatzeko uretarako sarbidea bermatuko da eta eskualdeko laborantza-eremuen produktibitatea hobetuko litzateke 160 familiari mesede eginez.
Hirugarrenik, ibaiertzak birgaitzeari buruz hitz egin da. Kainaberak 2 proiektuaren barruan Tigray eskualdeak duen desertifikazio arazoa konpontzeko ibaiertzetako babes biologikoa lantzen da euri estazioetan gertatzen diren ur-goraldien aurrean.
Aurkeztu diguten hurrengo proiektua Wukro herriko atletismo taldeari laguntzea da. Proiektu honetan janaria ematen zaie eskolara joan aurretik astean bitan entrenatzen duten haurrei. Horrela, kirola egin ondoren eskoletara elikatuta joan ahal izatea bermatzen da.
Azkenik, landa-eremuetako bi eskolatan euri-ura biltzeko proiektua aurkeztu dute. Ura biltegiratzeko tankeak eraiki eta geletako teilatuetatik kanalizazio sistemaren bidez ura bildu eta ondoren desinfektatu egiten da. Komun lehorrak ere proiektuaren parte diren heinean eta arreta berezia eskainiko zaio higienearen sustapenari eta hilekoaren higieneari buruzko MHM programari.
Proiektu guztiei eragiten die eskualdean gertatzen ari den gerra-egoerak; izan ere, 3 milioi pertsona inguru desplazatuta daude eta 1,5 milioi pertsonak laguntza humanitarioa behar dute.