LANBIDE HEZIKETA DUALA

Ekainaren amaieran amaitu da ikasturte honetako Lanbide Heziketa Dualeko promozioa, eta oso emaitza onak izan ditu. Ikasturtea amaitu baino lehen arrazoi desberdinengatik Duala utzi zuten bi ikaslek izan ezik, beste lauek oso positibotzat jo dute esperientzia. Horietako bik, gainera, enpresa berean jarraituko dute lanean.

Iban Angoitia Mausitxa ustiategian kontratatu dute, eta bertan lanean jarraituko du abeltzaintzako, eta  baratzeko lanetan eta baita gaztagintzan ere.

June Garmendiak lanean jarraituko du udan Larreta esnekietan, abeltzaintzako lanetan eta jogurtak, izozkiak, gaztak… egiten. Irailean, goi-mailako ziklo bat ikasi nahi du.

Gipuzkoako Baso-Jabeen Elkartean poz-pozik egon dira Xabier Huicirekin, GIS bezalako programen bidez mendiak eta basoak kudeatzeko lana eta mendiko lanak konbinatu baititu. Irailean goi-mailako ziklo bat ikasten jarraituko du.

Egoitz Pildainek urtebeteko esperientzia izan du Ordiziako Udaleko lorezainekin. Eta lorezaintzan lanean jarraitu nahi duela argi du.

Ekainaren amaieran, halaber, Lanbide Heziketa dualaren promozio berria jarri da martxan: Ander Cespedes Basogintza Elkartean, Amets Iruretagoiena Ukomen eta hiru lorezain, Eider Lizarralde Flores Lizardin, Cristina Azkolain Cespan eta Usoa Cilveti Endanean. Espero dezagun aurrekoei bezain ondo joatea.