Gaur, "Emakumeen Aurkako Indarkeria desagertarazteko Nazioarteko Eguna” dugun hontan, Fraisoro eskolak bat egin du, indarkeria honen biktima izandako guztien omenez minutu bateko isilunea eginik.

Indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurrean gaitzezpen irmoa eta emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzalea eraikitzearekin dugun konpromezua adieraziz.

Erabat beharrezkoa da indarkeria honen oinarria emakume eta gizonen desberdintasuna dela gogoraraztea eta, beraz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraiki ahal izateko, berdintasunean lan egitea ezinbestekoa dela; elkarrekin.

Gure artean ez daudenengaitik honelako omenaldi xumeak baino ezin ditugunez egin, borrokatu dezagun orduan bat bera ere omendu behar ez izateko.

Momentuko irudi batzuk:

Ba al zenekien zergaitik izan zen izendatua azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egun ofizial bezala?

Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru aktibista politiko ziran; Partria, Minerva eta María Teresa.

50eko hamarkadaren amaieran muturreko alderdi ezkertiar eta iraultzailea sortu zuten, hegoamerikako zenbait herrialdetako diktaduren aurka gauzatutako iraultzak izandako arrakastaren ostean. "14 de junio" bezala izendatu zuten alderdia, zeina Rafael Leónidas Trujillo (1930 eta 1961 artean presidente izandakoa) mandatariaren aurka zijoan.

Egindako aktibismoaren ondorioz hiru ahizpak zenbait alditan torturak eta gartzeleratzeak jasan behar izan zituzten, azkenik, 1960. urteko azaroaren 25ean bahituak eta jipoituak izan ziran arte, Trujillo diktadorearen aginduz.

Erailiak izan zirenez, herrialde osoan zehar hainbat protesta sorrarazi zuen horrek eta, hegoamerikan berezki, genero indarkeriaren aurkako borrokaren erreferente bihurtu ziran.

Genero indarkeriaren aurkako protestak gauzatzen zituzten militante eta aktibista ezberdinek, 1981. urtean, egun hau (azaroak 25) hautatu zuten (extraofizialki) aldarrikapen honi lekua emateko data bezela, Mirabal ahizpen omenez.

Ez zen ordea 2000. urtera arte Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egun ofizial bezela ezarria izan, ONU erakundearen eskutik, hain zuzen.