LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

Hezkuntza Sailaren webgunea LHko tituluak eskuratzeko proba libreei buruzko informazioa argitaratu da. Proba libreek interesdunei, baldintzak bete ditzatela, Teknikariaren edo Goi MailakoTeknikariaren Tituluak lortzeko aukera ematen diete.

Hezkuntza-Administrazioaren menpeko Lanbide-Heziketako Ikastetxe Publikoetan egingo da matrikula.

Probetan parte hartzeko, aurrematrikulazioa egiteko epea zabalduko da, 2026eko otsailaren 24tik martxoaren 3ra, interesdunek izena eman dezaten. Aurrematrikulazio hori EAEko sare publikoko ikastetxeetan izango da eta 2025-2026 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintza osatzen duten zikloetan egin ahal izango da, on line edo modu presentzialean

Informazio gehiago esteka honetan: LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak - Lanbide Heziketa - Euskadi.eus