Fraisoroko irakasleak Grezian
Apirilean aniztasun funtzionala duten ikasleekin Lanbide Heziketan lana nola egiten duten ezagutzen ibili gara Fraisoroko irakasle talde bat Greziako Patras hirian. EN.E.E.GYL eskola eta bertako lan egiteko modua ezagutu dittugu. Besteak beste, komunitatean parte hartzeari ematen dioten garrantzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen, hiri mailako ekitaldi batean nola parte hartzen zuten ikusteko aukera suertatu baizitzaigun.
Bestalde, Fraisoroko beste zikloei loturiko lan esparruak ere ezagutu ditugu, eta baita ijitu komunitatearekin lan egiten duen EPAL Kato Achaia lanbide heziketako ikastetxe bat ere.
Maiatzeko lehen bi asteotan Patraseko ikasle eta irakasle talde bat jaso ditugu gurean praktikak egitera. Nekazaritzari loturiko ikasketak burutzen ari dira, eta poz pozik dabiltza gurean.