Basoa eta Natura-ingurunea kudeatzeko Goi-mailako Teknikaria
Mendiko eta mintegietako lanak programatzea, antolatzea, gainbegiratzea eta, hala badagokio, egitea. Eginkizun horretan, natura-ingurunea kontrolatu, babestu eta pertsonak ingurumena kontserbatzeko eta hobetzeko trebatzea. Beti ere, kalitate planak eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak indarreko legeriaren arabera aplikatuta.
ANTOLAKETA
2000 orduko zikoa, 2 ikasturte (1.mailan, 1000 ordu eskolan prestakuntza teoriko/praktikoa eta 2.mailan, 620 ordu eskolan T/P eta 380 praktikak enpresetan edo Erasmus + bekak atzerrian edo LH duala). “D” hizkuntza ereduan.
AUKERA PROFESIONALAK
Basoberritze-enpreseta; Baso-inbentarioak egiten; Baso-tratamenduak egiten dituzten enpresetan; Baso-uteak ekiditeko eta itzaltzeko unitateen koordinatzailea; Basoko izurrite eta gaixotasunen aurka lanean jarduten duten enpresetan; Basobideak eraikitzeko eta mantentze-lanak egiten; Mintegietan; Ehiza eta arrantza kudeaketan; Naturguneen zaintzan; Basozain lanetan; Natur gidaria.
| LANBIDE MODULOA | ORDUAK | KURTSOA |
|---|---|---|
| Botanika agronomikoa | 99 | 1 |
| Fitopatologia | 99 | 1 |
| Nekazaritzako topografia | 99 | 1 |
| Ehizaren kudeaketa | 99 | 2 |
| Arrantza kontinentalaren kudeaketa | 66 | 1 |
| Mendien kudeaketa | 180 | 2 |
| Natura-ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa | 132 | X |
| Baso-suteen kontrako defentsa | 66 | 1 |
| Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta instalaziok | 198 | 1 |
| Ingurumen-hezkuntzako teknikak | 80 | 2 |
| Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa | 140 | 2 |
| Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua | 132 | 1 |
| Ingeles Profesionala | 60 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 1 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 | 1 |
| Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 | 2 |
| Proiektu intermodularra | 50 | |
| Dual-a |
* Moduloetan aldaketak egon daitezke

