22|23 IKASTURTEKO ESKAINTZA
Fraisoro Eskolak eta LANBIDE erakundeak elkarlanean, profesionalen eskura jar tzen dugun tresna bat da prestakuntza hau: Profesionaltasun ziurtagiriak, pertsona aktiboen etengabeko prestakuntza eta eguneratzea, langabetuentzat ikastaroak, enpresen barne-prestaketa eta abar.

ERDI MAILA
Lorezaintza eta loregintza
Kanpoko nahiz barneko lorategiak eta kirol soropilak ezarri, mantendu eta eraberritu, eta landare ekoizpen eta loregintza arduerak aurrera eraman, beti ere makinaria eta instalakuntzak erabili eta mantenduz, ingurumen-babesari, kalitatete kontrolari eta laneko arriskuen prebentzioari dagozkien araudiak beteaz.
Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta azpiproduktuak lortzea, kalitateeta errentagarritasun-irizpideak
kontuan izanda; ekoizpen-lanak, instalazioak eta tresneria mantenua eginez; eta ingurumen-babesari, laneko arriskuen prebentzioari, animalien ongizateari eta elikagaien segurtasunari buruzko legedia aplikatuz.
Elikagaiak eraldatzeko teknikaria
Elikagaiak elaboratzea eta ontziratzea, produkzio eta kalitateko planen arabera, eta, horretarako, tresneriaren lehen mailako mantentzea egitea eta elikagaien higienearen eta segurtasunaren arloan, ingurumen babesaren arloan eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatzea.
GOI MAILA
Basoa eta natura ingurunearen kudeaketa
Mendiko eta mintegietako lanak programatzea, antolatzea, gainbegiratzea eta, hala badagokio, egitea, eta, eginkizun horretan, natura-ingurunea kontrolatzea eta babestea eta pertsonak ingurumena kontserbatzeko eta hobetzeko trebatzea, beti ere, kalitate planak, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak babestekoak indarreko legeriaren arabera aplikatuta.