TOLOSAKO LANBIDE HEZIKETAKO AZOKA
“Eginez ikasi, Tolosako Lanbide Heziketan hasi”, hauxe eskualdeko Lanbide Heziketaren eskaintza jasotzen duen aurtengo azokarako aukeratu duten leloa.
Bi egunez izango da azoka Triangelua plazan. Ostiralean, apirilaren 5ean( 10:00-14:00) ikasleen txanda izango da . Inguruko herrietako ikasleek bisita gidatua izango dute azokan zehar. Bertan Lanbide Heziketako ikasketen ezaugarriak eta azalpen orokorrak jaso ahal izango dituzte. Larunbatean,apirilak 6, Tolosaldeako Lanbide Heziketako ikastetxeek beraien zikloen azalpenak (teorikoak eta praktikoak) jaso eta ikusteko aukera egongo da goizean zehar (10:00-14:00).
Azokan parte hartuko dugun zentroak: Tolosaldea ,Inmakulada, Peñascal, Don bosco eta Fraisoro.