SORIAKO IRTEERA

SORIAKO IRTEERA
2019/10/04 Erantzunak desaktibatuta daude SORIAKO IRTEERA sarreran Basogintza,Elkarlanean,Natura,Nekazaritza Beatriz

2. goi mailako basozainek Soriara irteera egin dute bi egunetarako, baso –aprobetxamenduaren eta basoen kudeaketaren inguruko gaiak lantzeko. Amogableko interpretazio-zentroan besteak beste mikologia erreserba eta basoen kudeaketa ezagutu dituzte. Basoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ingurumen zerbitzuko basozainarekin eta lehen eskutik jaso dituzte bere azalpenak.
Bigarren egunean trufaren ekoizpen artifiziala eta naturala ikusteko baliatu dute eta baita erretxinaren aprobetxamendua ere. Diputazioko teknikarien laguntza eta azalpenekin asko disfrutatu dute. Eskertzekoa da beraien ilusioa.
Esperientzia oso aberasgarria izan da ikasleentzat.

About The Author