SORIAKO BIDAIA

SORIAKO BIDAIA
2018/10/18 Erantzunak desaktibatuta daude SORIAKO BIDAIA sarreran Basogintza,Elkarlanean,Natura,Nekazaritza Beatriz

Urriaren 9tik 11ra Fraisoro eskolako 1. goi mailako ikasleek Soriara bidaiatzeko aukera izan zuten. Almazango LHko Institutuak aterpea eskaini zien Fraisoroko ikasle eta irakasleei.
Hona hemen hiru egun horietako egitaraua:
Lehen eguna: Navalenoko Mikologia Zentroa bisitatu ondoren, Luisa gidariarekin perretxikoak identifikatzera irteera egin zuten. Arratsaldean, Pinar Grande bisitatu zuten. Teknikari batek eta basozain batek bertan egiten den basogintza azaldu zieten.

Bigarren eguna: Tardelcuendeko pinudi batetan erretxinaren aprobetxamenduaren lehena, oraina eta geroa zertan diren aztertu zuten. Horretarako, herriko alkatea eta bi erretxinari , bata tradizioko teknikekin eta bestea teknika berriekin, izan zituzten lagun . Arratsaldean bi enpresa bisitatu zituzten: egur zerra bat eta trufa aprobetxamenduan diharduen Encitruf enpresa. Trufa ustiategia bisitatu ondoren, trufak bilatzen trebatua dagoen Bulla izeneko txerria ezagutu zuten.

Hirugarren eguna: etxerako bueltan eta bidaia ondo bukatzeko , landa garapena eta baliabide naturalen kontserbazioaren arteko orekaren erakusgarri den Garagüetako gorostidian bisita egin zuten.

Labur bilduz, hiru egun oso ondo aprobetxatuta eta bizipenez beteta!

About The Author