SAN ISIDRO OSPATU DUGU FRAISORON

SAN ISIDRO OSPATU DUGU FRAISORON
2019/05/21 Erantzunak desaktibatuta daude SAN ISIDRO OSPATU DUGU FRAISORON sarreran Nekazaritza Beatriz

Maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatu zen Euskal Herriko hamaika txokotan, eta bi eguneko atzerapenarekin baina Fraisoron ere gogotik ospatu genuen nekazarien eguna. Ikasleek egitarau polita osatu zuten, eta eguraldiak huts egin zigun arren gozatu ederra hartu genuen ikasle eta irakasleok goiz osoan zehar. Mus txapelketa, xake txapelketa, futbolina, dardoak, pinpona, hamaiketakoa, orotariko herri kirolak… Umore ona eta lagunartea nagusitu ziren eta denok batera bazkaldu genuen ondoren Fraisoroko jantokian. Datorren urtean errepikatuko dugun ospakizuna zalantzarik gabe.

About The Author