SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA, PIZTU ITXAROPENA: ELIKAGAI BILKETA FRAISORON

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA, PIZTU ITXAROPENA: ELIKAGAI BILKETA FRAISORON
2019/01/18 Erantzunak desaktibatuta daude SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA, PIZTU ITXAROPENA: ELIKAGAI BILKETA FRAISORON sarreran Egitasmoak,Elkarlanean,Komunikazioa Beatriz

BALOREETAN HEZITUZ programaren barruan, gaur Nekazaritza 1eko ikaslea den Mariak eta Txemak Sahararen aldeko Euskal Karabana proiektua aurkeztu digute. Karabana solidario horren helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da , Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen Saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko. Saharar Herria pairatzen ari den gatazka hobeto ulertzeko, sarrera historiko bat egin digute, Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia bat zenetik gaurko egoerara arte, Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetan ahaztuta, berrogeita bi urte atzerrian pasa ondoren. Mariak eta Txemak azaldutakoak ikasle eta irakasleen interesa piztu du eta areto nagusia bete-beteta egon da.
Datorren astelehenetik urtarrilaren 28ra arte Fraisoko sarrera nagusian jarrita egongo diren kutxa batzuetan ondoko elikagai hauek bilduko ditugu: hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak. Gure neurri apalean, Saharar Herriari lagundu nahi diogu. Itxaropena inoiz ez dadila itzali!!

About The Author