PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA

PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA
2019/09/12 Erantzunak desaktibatuta daude PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA sarreran Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza,Nekazaritza Beatriz

Fraisoro Eskolak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea oinarrizko ikastaro bat antolatu du. Ikastaroa irailaren 23an hasiko da eskolan bertan (Zizurkil).

Produktu fitosanitarioak dira laboreetan (baratzeetan , negutegietan …) gaixotasunak eta izurriteak prebenitzeko eta kontrolatzeko erabiltzen diren produktuak. Produktu fitosantarioen artean bi mota daude: profesionalak direnak eta etxean erabiltzen direnak edo profesionalak ez direnak (normalean ontzi txikietan saltzen dira). Produktu fitosanitario profesionalak erosteko eta erabiltzeko, aplikatzailearen txartela behar da. Eta txartel hori lortzeko, 25 orduko ikastaro bat egin behar da.

Ikastaro honen helburuak ondoko bi hauek dira:
– Produktu fitosantarioen arriskuaz jabetzea eta segurtasun-neurriak hartzen ikastea
– Produktu fitosantarioen erabilera ahalik eta gehien murrizten saiatzea, beste aukera batzuk (adibidez, kontrol biologikoa) erakutsiz.

Txartela lortzeko baldintzak,: %80ko bertaratze-portzentajea betetzea eta bukaeran egiten den azterketa gainditzea

Fraisoro Eskolak Fitosanitarioei buruzko ikastaro asko eman ditu Gipuzkoan zehar, bai oinarrizkoak bai kualifkatuak. Txartela berriko ikastaroak ere antolatzen ditugu.

About The Author