Permakultura ikastaroaren kronika…

Permakultura ikastaroaren kronika…
2015/02/20 No Comments » Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Lehengo astean,  Fraisoro Nekazaritza Eskolan,  Permakultura ikastaron bigarren atala burutu zuen ikasle talde batek. Lehenego partean, Permakultura eta Keyline diseinuan oinarri zen eta bigarrena, lurra, ura eta ekoteknologia teknika batzuk ikusi genituen.

Baina, zer da Permakultura?

Permakultura diseinu zientzia da eta natur sistemen funtzionamendua ikusi eta imitatzen ditu ingurune iraunkorrak sortzeko. Erantzunak eta bideak bilatzen ditu planeta honetan bizimodu jasangarriagoa izan dezagun, eta honako alderdi hauek barne hartzen ditu: ekologia, lurraren zainketa, ekonomia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak, uren tratamendu naturala, gizarte harremanak edo komunitate garapena.

Azaroan egin genuen ikastaroan,

permakultura 1Permakultura 2

diseinuaren oinarriak ikusi genuen eta bi asteetan zehar Permakultura diseñu on bat egiteko tresna guztiak ezagutu genituen: etikak , hastapenak, diseñuaren prozesu faseak…

Permakultura 3

Keyline-n diseinu oinarriak ikusteko aukera ere izan genuen. Línea Clave-arekin lortzen duguna da zure finkaren patroi hidrologikoa zuzentzea ura nahi duzun tokira bidaltzeko, lurrean infiltrazio on bat lortzeko, isurketa fenomenoak konpontzeko eta aldi berean lurra sorteen eta berrezkuratzen dugu.

Ikastaroaren bukaeran ikasleak beraien diseñuak aurkezteko aukera izan zuten eta hemen duzue burutu zuten lanaren erakusteta bat. Diseñu ederrak atera ziren!

permakultura 4

Eta Otsailan egun dugun bigarren parte honetan, lurrarekin hasi genuen: lurrak birsortzeko eta hobetzeko teknika batzuekin ezagutuz.

Horrela oso azkarra den konposta organiko bat egin genuen (bokashi), Bioongarri bat eta tokiko mikroorganismo hazia ere egin genuen.

Permakultura 5Permakultura 6

Permakultura 7

Lurraren kalitatea eta emankortasuna aztertzeko Kromatografia teknika ikasi genuen. Teknika erraz eta merke honekin zure lurran dauden mineral, materia organikoa eta mikrobiologiaren harteko erlazioak ikuzten dituzu eta horrela zure lurraren egoera eta eboluzio indikadore eder bat izango duzu

Permakultura 10Permakultura 11Permakultura 12

 

Hartzigarrien Mundua ikasteko aukera ere izan genuen, eta Chucrut eder bat prestatu.

 

Permakultura 14

Uraren munduan sartzeko aukera egon zen eta ur depurazio batzuk aztertu ziren. Adibidez landare bidez ura iragazten den filtro berde hastapenak ikusi genuen.

Eta azkenik ekoteknologiekin sartu ginen tecnologia berri batzuk ikusten: bizi-aitzurra, energia solar fotovoltaikoa, “horca de doble mango” bat, etabar

Permakultura 18

 

Orain hirugarren fasea  dator laister:  ikastaroetan zehar Maeztu ditugun proiektu guzti hoiek errealitate batean bihurtu. Bidean zaudete!

Mila esker zuen partaidetzagatik eta munduan ikusi nahi dugun errealitatea iraikitzen jarraitzen gara.

Eta informazio gehiago nahi baldin baduzu…  http://iraunpermakultura.wordpress.com/

 

 

About The Author