NOR GARA

  • Fraisoro Eskola, nekazaritza-abeltzaintza, basogintza, natur ingurunearen kudeaketa, lorezaintza eta loregintza arloetan espezializuta dagoen lanbide heziketako ikastetxea da. Gure eskeintza, integrala da, batetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin LH zikloak –erdi eta goi mailakoak- eskeintzen ditugu eta bestetik, Hazi Erakundearekin elkarlanean, Lanerako Prestakuntza.

 

fraisoro-eskola-nor-gara

Fraisoro Eskolak 100 urte baino gehiago daramatza lehen sektoreari zerbitzua ematen. Beti ere sektore honen lehiakortasuna hobetzeko asmoz, prestakuntza, enplegu eta ekintzailetza zerbitzu integralen bidez. Ikuspuntu berritzaile eta aurrerakoi batekin.

 

Zuzendaritza-talde:

   Zuzendaria: Joxe Jabier Ormazabal jjormazabal@fraisoroeskola.net

   Ikasketaburua: Marijose Maiz mjmaiz@fraisoroeskola.net

   Idazkaria: Aitziber Gartzia agartzia@fraisoroeskola.net

Departamentuak:

Lorezaintza:
Departamentuburua: Arkaitz Rezola arezola@fraisoroeskola.net
Departamentukideak/irakasleak: Amaia Beldarrain, Iban Alzualde eta Naiara Arrieta.

Nekazaritza:
Departamentuburua: Mikel Aguirre aguirre@fraisoroeskola.net
Departamentukideak/irakasleak: Peio Olano, Iñaki Olaitz, Pili Ibañez de Garayo, Bakarne Aranaga.

Basogintza:
Departamentuburua: Xabier Muruamendiaraz xmuruamendiaraz@fraisoroeskola.net
Departamentukideak/irakasleak: Itsaso Garai, Maixa Otegi, Aitziber Gartzia

Idazkaritza:
Sara Güembe / Carmen Aranburu. fraisoro@fraisoroeskola.net

 

Ekintzailetza arduraduna (Gaztenek/Geroa):
Jexux Calvillo jcalvillo@fraisoroeskola.net


Etengabeko formakuntza:

Arduraduna: Beatriz Eguzkiza beguzkiza@hazi.eus

Idazkariak: Yolanda Legarra eta Reme Martinez.


Gainerako langileak:

Bittor Bengoetxea, Jaione Karrera, Mikel Ormazabal, Iñaki Artola, Eneko Sein, Arantxa Sagastume, Joxe Garmendia, Ino Jauregi, Mª Angeles Torregarai, Mª Carmen Torregarai eta Juana Torregarai, Jexux Artola.

 

HISTORIA

Jada badira 115 urte baino gehiago Fraisoro NE Gipuzkoako eta EAEko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzura dagoela. Hain zuzen, 1898ko irailaren 7an inauguratu zuten “Casa Modelo Fraisoro” izenekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, zientzia eta teknologia oinarri zituela.

Hasieran, “Casa Modelo” haren helburu nagusia Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza indartzea zen, maila eta alderdi guztietan. 1904. urteaz geroztik, helburu nagusi horrez gain, baserritarren prestakuntzaren eta trebakuntzaren ardura hartu zuen bere gain, eta “Escuela de Capacitación Agraria Fraisoro” izenekoa bihurtu zen.

Helburu horiei eutsi die egun arte, eta garatu ere egin ditu. Ibilbide luze horretan, eskolak aldaketa eta gorabehera ugari izan ditu, baina ezinbestean jardun ahal izan gabe geratu den aldi labur batzuk kenduta, etengabe aritu eta aritzen da lanean Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzaren alde. 1997 tik 2012 ra iraila arte, Mendikoi Sozietate Publikoa eta ondoren Itsasmendikoiren parte izan da eta 2012ko irailatik aurrrera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailan dago Fraisoro Eskola.

 

imagesX15QFY13 images76B16ZRF images8ZW0RG95

 

MISIOA, BISIOA ETA BALOREAK

MISIOA

FRAISORO ESKOLA Lanbide Heziketako ikastetxea da eta bere lan kulturaren ezaugarriak pertsonen garapena, talde lana, partaidetza, kooperazioa, berrikuntza, etengabeko hobekuntza, sektorea eta gizartearekiko kopromezua eta ingurunearekiko errespetua dira eta hezkuntza eragile eta hezitzaile komunitate bezala honako printzipio hauek ditu:

  • Ikaslearen garapen pertsonalari lagundu komunitate solidario batean.
  • Ikaslearen giza heziketari lagundu, gure gizartean kritikoak eta sortzaileak izan daitezen.
  • Ikasleari beharrezko ezagutzak eta teknikak irakatsi, kalitatezkoa eta integrala den formakuntza bidez, etorkizunean beste ikasketa batzuk egitea edo lan munduan sartzea ahalbidetuko dietenak.
  • Ezagutzak eta ikasteko nahiz lanerako ohiturak hartu.
  • Askatasun pertsonala eta oinarrizko eskubide, betebehar eta askatasuna sustatu.

 

BISIOA

Eskolan jorratzen diren atal guztietan, irakaskuntza, pedagogia, teknologia, proiektu, harreman, e.a eta gizartearekiko (sektore, hainbat eragile) ERREFERENTZIA ZENTRU izatea.

 

BALOREAK
  • Pertsonen garapena: Hobetu, ikasi, garapen pertsonala,formazioa.
  • Talde lana: Gehitu, elkarlana, lagundu, partekatu, elkarren osagarri izan.
  • Hobekuntza: Aurreratu, efizientzia.
  • Planifikazioa: Antolaketa, programazioa, proiekzioa.
  • Partaidetza: Aportatu, elkarlana, parte hartu, lagundu, partekatu.
  • Berrikuntza: Bilatu, imaginatu, sortu.
  • Proaktibitatea: Iniziatiba, kreatibitatea, aurreratu.
  • Kooperazioa: kolaborazioa, partaidetza, ekarpena, elkarlana.
  • Sektore eta Gizartearekin konpromezua: Akordioak, hobekuntza hitzarmena.
  • Ingurugiroarekiko errespetua: garbitasuna.

 

FRAISORO POLITIKA

Fraisoro Eskolak kalitatea bere filosofiaren eta estrategiaren zati ezinbestekotzat hartzen du, horretarako interes talde desberdinen beharrak ezagutu eta ahal duen neurrian beteaz.

Fraisoro LHIIko zuzendaritzak, ikastetxeko gainerako kideekin batera, bere bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa hartzen du, ingurumena zainduz eta bere jarduera-eremuan aritzen direnen segurtasuna bermatuz.

Beraz, hona gure eguneroko ahaleginak:

  • Hobekuntza jarraia bultzatu.
  • Kalitate sitema etengabe hobetu eta jarduera-eremu guztietan ezarri.
  • Gure jarduerari dagozkion lege-eskakizunak bete.
  • Ikastetxean edota haren izenean egiten diren jardueren ondorioz kutsadura saihestuz eta langileen segurtasuna eta osasuna prebenitu.
  • Ikastetxearen helburuak ezartzeko, jakinarazteko eta bermatzeko Kudeaketa Politika hau hartu erreferentzia marko bezala.
  • Interes taldeen beharrak ezagutu, aportazioak jaso eta parte hartzea bultzatu.
  • Metodologia parte hartzaileak eta talde lana bultzatu, gaitasun teknikoetaz gain gaitasun sozial eta zeharkakoak landuz.