NONDIK DATOZ GURE MUGIKORRAK?

NONDIK DATOZ GURE MUGIKORRAK?
2019/05/23 Erantzunak desaktibatuta daude NONDIK DATOZ GURE MUGIKORRAK? sarreran Uncategorized Beatriz

BALOREETAN HEZITZEN HITZALDIA:
Astelehen honetan ALBOAN Fundazioko Irene izan genuen eskolan. “Gatazkarik gabeko teknologien “inguruko hitzaldia eman zigun. Besteak beste, mugikorrak ekoizteko beharrezkoak diren mineralak lortzeko Afrikako hainbat herrialdetako mehatzeren inguruan sortutako gatazketaz eta giza eskubideen zapalkuntzaz aritu zitzaigun. Ingurumenean meatze hauek sortzen dituzten arazoak ere azaldu zizkigun. Hauen aurrean, kontsumo arduratsua bultzatzeko gure esku ditugun neurriak proposatu zizkigun: mineralen ustiapenean giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen dituzten meatzeekin lan egiten duten mugikorren erosketa, iada baditugun mugikorren biziraupena luzatzeko ekimenak, erabiliko ez ditugun mugikorren berziklapena, administrazioko lantokietan teknologia modu arduratsuan kontsumitzera bultzatzeko sinadura bilketa…. Eskolan erabiltzen ez ditugun mugikorrak biltzeko kutxak jarriko ditugu hurrnego asteetan zehar. Hurrengo urteetan ere gai honetan sakondu eta ekarpen berriak egiteko asmotan gaude. Informazio gehiago nahi duenak eskuragarri du ondoko estekan: https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/

About The Author