Liburua aurkeztu du Egoitz Alkorta ikasleak

Liburua aurkeztu du Egoitz Alkorta ikasleak
2017/12/15 Erantzunak desaktibatuta daude Liburua aurkeztu du Egoitz Alkorta ikasleak sarreran Basogintza,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Fraisoro Eskola

Gaur goizean, ghz “basoa eta natur ingurunearen kudeaketa” 2.mailako ikaslea dugun Egoitz Alkorta Hernaniarrak,  Iñaki Sanz-Azkuerekin batera argitaratu berri duten “Hernaniko eta inguruetako anfibio eta narrastiak” liburuaren aurkezpena egin du eskolako areto nagusian. Urteetan egindako laginketa eta datuen bilketa zorrotz baten ondoren, anfibio eta narrastiak gehiago ezagutu eta maitatu nahi dituen edonorentzat oso liburu erabilgarria argitaratu dute. Aranzadi zientzia elkarteko herpetología sailatik eta hainbat babeslek lagunduta, jakintza zientifikoa eta jakintza herritarra uztartu dute lan bikain honetan. Aurkezpenarekin batera, eskolan dugun urmaelean jarduera egin dugu: espezie inbaditzaileak kendu eta dauden narrasti eta anfibioak babestea lortu dugu, argazkietan ikusten den bezela, azalpenetan bertatik bertara izan ditugu, besteak beste, uhandre marmolairea, uhandre palmatua eta txantxikua.

Eskolako ikasle guztiak adi adi jarraitu dituztela azalpenak erakusten dute ondorengo argazkiek. Bejoandeizuela!Egoitz 3Egoitz 2

dav

dav

About The Author