Larunbatean, apirilak 30, Tolosako LH azokan izango gara.

Larunbatean, apirilak 30, Tolosako LH azokan izango gara.
2016/04/29 Erantzunak desaktibatuta daude Larunbatean, apirilak 30, Tolosako LH azokan izango gara. sarreran Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Eskualdeko Lanbide Heziketa eskaintzaren erakustleiho izango da larunbata honetan, Tolosako Triangelu Plaza. Bertan, eskualdeko lanbide heziketa eskaintza zabala azaltzen egongo gara hainbat ikastetxe. Fraisoro Eskola ere bertan egongo da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, gure Lanbide Heziketa Zikloen berri emateko gerturatzen den guztiari, erdi mailako zikloak Lorezaintza eta Loregintza, Nekazaritza eta Abeltzaintza baita goi mailako zikloa den Basoa eta natur ingurunearen kudeaketa. Hauei buruzko informazio orokorra emateko prest, interesa duenari gure ikasgai eta praktiken edukiak ikusteko aukera izango dute, makinaria desberdina, praktiketan erabiltzen ditugun erlauntzak, babes arropak, teknika desberdinak, eta ikasleek egindako gazta probatzeko aukera ere izango du hurbiltzen den guztiak. Animatu giro bikaina izango da eta!

 

About The Author