LANBIDEKO IKASTAROAK HASTEAR DAUDE

LANBIDEKO IKASTAROAK HASTEAR DAUDE
2018/10/31 Erantzunak desaktibatuta daude LANBIDEKO IKASTAROAK HASTEAR DAUDE sarreran Abeltzaintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Beatriz

Fraisoro Eskolak Lanbiderekin batera bi ikastaro antolatu ditu. Biak azaroaren azken astean hasiko dira baina azpisektore desberdinetan eta kolektibo desberdinei zuzuenduta.
• GAZTA URDINEN TEKNOLOGIA (PASTA URDINDUTAKO GAZTAK) .40 orduko ikastaro hori azaroaren 26an hasiko da. Okupatuentzat (ez langabeentzat) da. Helburuak, gazta urdinak edo pasta urdindutako gaztak egiteko, gazitzeko eta ontzeko prozesua aztertzea eta ikastea eta gaztagileak bultzatzea eta motibatzea gazta mota desberdinak egiten hasteko, beraien merkaturatze-aukerak zabaltzeko. Izena emateko epea urriaren 27an hasten da (beheko estekan)
• FRUTAGINTZA: 2. mailako gaitasun-ziurtagiria . 600 orduko ikastaro hori (40 ordu praktiketan enpresetan) azaroaren 27an hasiko da eta ekainera arte luzatuko da. Langabeentzat da. Egitaraua behean azaltzen den Lanbideko estekan azaltzen da. Izena emateko epea urriaren 28an hasten da.
Gazta Urdinak – Izen ematea
Frutagintzako egitaraua
Frutagintza – Izen ematea

About The Author