Irakasleen Erasmus bekak

Irakasleen Erasmus bekak
2018/06/11 Erantzunak desaktibatuta daude Irakasleen Erasmus bekak sarreran Elkarlanean,Natura Fraisoro Eskola

AZORETAN
Derio, Arkauti eta Murgiako irakasleekin batera, maiatzaren 14ko astean, Fraisoro Eskolako basogintzako irakasleak eta eskoletako Erasmus arduradunak Azoretan izan gara SPEAk kudeatzen dituen Life proiektua ezagutzen, bertako flora eta faunaren kudeaketa eta berreskuratzea nola egiten duten hain zuzen ere. Martxan dituzten proiektuen artean Bioingenieritza edo ingeniería naturalistarekin maldak nola egonkortu dituzten eta landaretza endemikoa ezartzeko proiektua ikusteko aukera izan degu. Gailupa edo prioloaren ingurua nola berreskuratu duten eta etorkizunari begirako erronkak ere azaldu dizkigute.
SPEAko proiektuetan ari dira lanean aurten Derio eta Fraisoroko ikasle izandako Mañex Aldai eta Jon Monblona Madril eta Frantziako beste ikasle batzuekin batera eta aukera izan genuen beraiekin egoteko ere.
IMG-20180601-WA0005

IMG-20180601-WA0004

Bertako instalakuntzak bixitatzen

Bertako instalakuntzak bixitatzen

IMG-20180601-WA0001

About The Author